Hautagaiak
Zortzi@2008(e)tik
Hautagai proposamenak
Hautagaiak proposatzeko epea amaitu egin da. Honako hauek dira urtarrila amaitu arte zabalik dagoen bozketan parte hartzen duten proposamenak.
Proposamenak
- Publikatu.com. Euskarazko blogosferari, behingoagatik, dirutxo batzuk ateratzeko ahaleginagatik. Zorte on!
- Argazkiak.org. Euskarazko fotologa sortzeagatik.
- Kazeta.info. Euskarazko agerkari digitala, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren arteko haustura (digitala) saihesteagatik ;)
- Erosi.eu. Euskara interneteko salerosketa mundura gerturatzeagatik.
- Geragaitezen.com. Harremanak egiteko euskarazko webgunea.
- Arraytxiki Web Laborategia. Euskarazko interneteko tresnak garatzeko laborategi irekia.
- Sareblog.com. Euskararen (eta blogosferaren!) balio ekonomikoaren aldeko apustuagatik. hauei ere zorte on!
- TxintxarriMEDIA. Alegialdeko mediateka-sare soziala, 1600 biztanle ta dagoeneko 40 partaide! Zorte on!
- Zerberri.com. Euskarazko albisteak aurkitzeko bilatzailea osatzeagatik.
- Facebook euskaratua. Facebook-eko hainbat erabiltzaile euskaldunen borondatezko ekimenez egindakoa.
- Ibaizabal TB. Bilborako tokiko telebista proiektu herrikoia.
- Argia.com berria. Argiaren webgune berri eta erakargarria.
- Software librea euskaraz. Ikastaroak, edukiak, bideoak... software librearen inguruko informazioa euskaraz
- basquecamp. 2008an bi barcamp izan ditugu euskaldunok. Bide bat hasi dugu horretan ere. Larrabetzu eta Bidarten.
- Tagzania. Tagzania berritua, Euskal Herritik eta euskaraz (ere bai) sortutako 2.0 tresna globalena.
- Azpidazki. Azpidazki berritua, euskaraz idazteko gomendio, arau eta baliabideak biltzen dituen webgunerik osatuena, eta gainera astero berriak.
- Hamaika TB.(Tokian tokiko euskarazko telebisten sarearen hastapeneko web gune dinamikoa)
- IragarkiLaburrak.com. Zerbitzu benetan erabilgarria eskaintzen duelako, orain arte esistitzen ez zena.
- berria.info berritua. 5.urteaurrena bete du Berria egunkariaren web orriak, eta itxura naiz edukian berrikuntzak egin ditu.
- Azpitituluak. Zinema euskaraz ikus/irakurtzeko ahaleginagatik.
- erdaratu.eu. Euskarazko edukiak ez-euskaldunengana hurbiltzeko pausu garrantzitsua delako.

