Azala

Zortzi@2008(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Aukera ditzagun euskal blogosferako 2008ko zazpi ekarpenik onenak!

zortzi2k8.png

Etengabe esaten dugu euskal blogosfera indartsu dagoela, internauta euskaldunon artean mugimendu handia dagoela, meritu handiko gauzak egiten direla gure artean… Baina ze punturaino berretsi ahal dugu inpresio ‘lauso’ hori datu zehatzagoekin? Iazko ekimenaren arrakastaren ondoren, aurten ere kontsulta antolatu dugu, internauta euskaldunon artean aukeratzeko zeintzuk izan diren euskal blogosferako 2008ko ekimen / proposamen /gertaerarik onenak.

Iaz bezala, bi fasetan egingo dugu 'sariketa':

  • 2008 amaitu bitartean zabalik egon da proposamenak jasotzeko epea. Proposamenak ikusteko, orri honetan uztea besterik ez dago.
  • 2009ko urtarrilaren 1etik 30era bitartean bozkatzeko epea egongo litzateke: hautagai guztiak zerrenda batean jarri eta norberak gogokoenak aukeratzeko tartea izango litzateke.
  • 2009ko otsailaren hasieran zazpi aukeratuen zerrenda iragarri eta bannerrak banatu.

Saiatuko gara, ea zer irteten den?

Tresna pertsonalak